XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Koruentzat VIII Gabon Kanta jaialdia

Marisa

Zarauzko Udala, Turismo Bulegoa eta Zarautz Abesbatzak antolatuta Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxaren laguntzarekin gaur larunbata abenduak 14 koruentzat VIIIgarren Gabon Kanta jaialdia ospatuko da arratsaldeko 8etan Santa Maria La Real Parrokian.

Gabon kanta jaialdi honetan gaur bi korok hartuko dute: Txinparta Abesbatza eta Hodeiertz Txiki Abesbatza.

Txinparta Abesbatzari dagokionez 86-87 ikasturtea sortu zen Lezoko Udal Musika Kontserbatorioarekin hasi zen bere ibilaldia.

Instrumenturik jotzen ez zuten ikasle berrientzat sortu zen abesbatza hau, Kontserbatorio egitarau pedagogikoaren alternatiba gisa.

Gaur egun 65 abeslari ditu eta 6-7 urte bitarteko haurrek osatzen dute Txinparta Txiki Abesbatza gaztea.

Ordu ezkeroz iharduera ugari izan du, Gipuzkoako Abesbatzaren lehenengo, bigarren eta hirugarren egunetan esku hartu dute, Irunen, Azpeitian eta Legazpian.

Probintziako puntu ezberdinetan abestu dute Zumarragan, Oiartzunen, Pasaian, Hondarribian eta Euskaditik kanpo Geronan eta Figuerasen izan dira.

1989ko apirilan haur abesbatzen Jaizkibel bailarako hirugarren topaketa antolatu zuten.

Euskal Herriko Abesbatzen Federazioak antolatutako haur abesbatzen zuzendarientzako ikastarotan abesbatzak piloto gisa parte hartu dute.

Aurten Tolosako Abesbatzen Lehiaketan ere parte hartu du.

Abesbatz honen zuzendaria Santi Espina da.

Hodeiertz Txiki Abesbatzari dagokionez 1987 urtean sortu zen Tolosan, geroztik probintzia osoan kontzertuak eskeiniko ditu eta Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako haur ihardunaldietan (Topara) esku hartu du.

Gaur egun Hodeiertz Txiki Abesbatza mutillentzat ere ireki da, abesbatza mixtoa izateko helburuarekin.

Zuzendaria David Azurza.